XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Seber Altube
Seber Altube euskaltzain arrasatearraren irizpidea arrazoindua dator. 1960an Eibarren Euskaltzaindiaren Biltzarrean J.A. Mogeli gorazarre egin zitzaiolarik, ondoko hau zioen: Eibartarren euskera gramatikaz, garbi eta jator izan da beti; gaur ere bai; baiña iztegiz mordoillo fama ematen diote askok. Fama ori ere ezta egiazkoa
Haren hitzak parafraseatuz
Bere hitzetan esateko: (...) kanpotik eta zetozkien gauza berriak kanpoko izenarekin berarekin artu, au batzuetan; beste batzuetan ongi zamar zerizkien euskal izen zaarrak edo zar-berrituak ezarri
(Ibid.).
Gainontzekoan ez du akatsik. Bere lanaren lehen pasartea, beraz, eibartarron euskara aitzaki harturik garbizalekerien kontrako aldarrikapena bilakatzen da. Haien ahaleginak ustel dirateke zeren: Izkera bat, mintzaira bat, errian zabal ta indartsu bizi danean ango itzak, garbikeriz aldatu nai izatea alperrikako lana dala
. Beraz eibartarron arbolak azala du behar bada inoiz, ezer izatekotan, erdaratikoa, baina